Edukira joan

Gustaf VI.a Adolf Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa» orritik birbideratua)
Gustaf VI.a Adolf Suediakoa

(1962)

Suediako monarka

1950eko urriaren 29a - 1973ko irailaren 15a
Gustavo V.a Suediakoa - Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa

Suediako crown prince (en) Itzuli

1907ko abenduaren 8a - 1950eko urriaren 29a
Bizitza
JaiotzaStockholmeko Errege Jauregia1882ko azaroaren 11
Herrialdea Suedia
BizilekuaStockholmeko Errege Jauregia
Sofiero gaztelua
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHelsingborgs lasarett (en) Itzuli1973ko irailaren 15a (90 urte)
Hobiratze lekuaKungliga begravningsplatsen (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaGustavo V.a Suediakoa
AmaViktoria Badengoa
Ezkontidea(k)Princess Margaret of Connaught (en) Itzuli  (1905eko ekainaren 15a -  1920ko maiatzaren 1a)
Louise Mountbatten  (1923ko azaroaren 3a -  1965eko martxoaren 7a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Bernadotte (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakarkeologo klasikoa, antropologoa, botanikaria, aristokrata, monarka eta arte bildumagilea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Gruppo dei Romanisti (en) Itzuli
Swedish Olympic Committee (en) Itzuli
Swedish Sports Confederation (en) Itzuli
Royal Society
Graduateniente jeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 9479278 Edit the value on Wikidata

Gustaf VI.a Adolf[1] (suedieraz: Oskar Fredrik Wilhelm Olaf Gustaf Adolf; Stockholm, 1882ko azaroaren 11a - Helsingborg, 1973ko irailaren 15a) Suediako erregea 1950tik 1973ra.

Gustavo V.a Suediakoaren eta Viktoria Badengoaren seme zaharrena. 1905. urtean Margarita Connaughtekoarekin ezkondu zen, eta 1923an Louise Mountbattenekin.

Gustaf VI.a Adolf errege izendatu zuten, erakunde monarkikoak Suediako bizitza politikoan ia indarrik ez zuenean. Gustaf VI.a Adolfen onarpen-mailari esker eutsi zion monarkiak Suediako ordezkaritza historiko eta kulturala izateari.

Gustaf Adolf 1882ko azaroaren 11n jaio zen, Gustavo eta Viktoriaren semea zen, orduan Suediako eta Norvegiako printze eta printzesa oinordekoak. Gustaf Adolf jaiotzean Eskaniako duke izendatu zitzaion.

1902n Uppsalako unibertsitatean sartu zen, eta bertan, historia, ekonomia eta arteaz gain, arkeologia ere ikasi zuen.

1905ean, Gustaf Adolf Kairon zegoela, Margarita Connaughtekoa (Connaugtheko dukearen alaba zaharrena) ezagutu zuen. Urte horretako ekainean ezkondu ziren Windsorreko gazteluan. Ezkontza-opari gisa, Oskar II.a Suediakoak ezkonberriei Sofieroko gaztelua oparitu zien. Bikoteak bost seme-alaba izan zituen:

  1. Gustavo Adolfo (1906-1947), Västerbottengo dukea.
  2. Sigvard (1907-2002), Upplandeko dukea 1934 urtera arte; 1950etik aurrera Visbyko Bernadotte kodea.
  3. Ingrid (1910-2000), Danimarkako erregina 1947tik, eta Frederiko IX.aren ezkontidea.
  4. Bertil (1912-1997), Hallandeko dukea.
  5. Carl Johan (1916-2012), Dalekarliako dukea 1946 arte; Visbyko Bernadotte kodea 1951etik 2012ra arte.

Margarita printzesa gaixotu eta 1920ko udan hil zen. Alargun pasa zituen urteetan, Gustaf Adolfoek hainbat bidaia egin zituen atzerrira, eta 1923an, Ingalaterran, ezagutu zuen bere bigarren emaztea izango zena, Louise Mountbatten, Milford Haven markesaren alaba, eta Viktoria Erresuma Batukoaren biloba. 1923ko azaroaren 3an ezkondu ziren Londresen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan.

Gustavo V.a 1950eko urriaren 29an hil ondoren, Gustaf Adolfek hartu zuen Suediako monarka-titulua.

Gustaf VI.ak fama ona izan zuen erregealdi osoan zehar, eta horregatik, nahiz eta botere politikorik ez izan, iritzi publikoak Suediako monarkia mantentzearen alde egin zuen.

90 urte zituenean (1973an), larriki gaixotu zen eta Helsingborgeko ospitalean hil zen. Bere heriotza Suediako garai nahasian gertatu zen: Parlamentuko hauteskunde-kanpainaren amaieran, eta Norrmalmstorgeko lapurreta ere orduan izan zen. Bere ilobak Carl XVI.a Gustaf Suediakoak oinordetu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustaf VI.a Adolf Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .